XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dunixi'renak dira onako lerro auek ere:.

ONATlBlA'tar YON.

Euskal gramatikagille jakintsua.

Askotan salatu zuan Euskaltzaindia`ren jokaera okerra jokaera ori gaurko izkuntzalari guztien elburuaren aurkakoa dalako.

Ain zuzen, izan ere gaurko izkuntzalarien pentsaera auxe duzu: Abots bakoitzarentzat ikur bereizi bat (letra bat), eta abotsik gabeko ikurrik (letrarik) ez.

Ta, ara nondik!, euskera genduan Errusi`ko eta Turkia`ko izkuntzekin batera, elburu ortara bete-betean iritxia zegoan izkuntza.

Orregaitik atzerritarrek ere, beste bi izkuntza oienarekin batera, eredutzat aipatzen zuten gure Euskeraren idazkera.

Maiz esan oi zuan Yon`ek Euskaltzaindia zoratu egin ote zan galdezka ibilliko zirala atzerriko izkuntzalariek, Euskaltzaindi ori Euskerak lorturik zeukan idazkera garbia pikutara botatzen ari zala ikustean.

Gertakizun au ekarri oi zuan ori esatean ezpaiñetara.